2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Musikarekin jaio baino lehen

Zenbatetan soinuek, keinuek, musikak  adierazten dute hitzek ezin dutena... 
Musikoterapia osasunaren profesional gisa,  musikaren,soinuaren, isiltasunaren, mugimenduaren eta gorputzaren erabileran espezialista da helburu terapeutikoekin. Honek sustatzen duena da partehartzea, entzumena, sormena eta adierazpena haurdunaldian. Beste gauzen artean, ama haurdunaldiaz gozatu ahal dezan.

Gero eta ezagunagoak dira musikak dituen onurak. Jakina da jaio aurretik garatzen duela entzumena gizakiak, eta frogatuta dago amaren sabeletik soinu eta doinuak antzematen dituela umekiak haurdunaldiaren 18. astetik aurrera. Kontuan izan behar dugu entzumena haurra kanpoko munduarekin komunikatzen dion zentzumen bakarra dela eta horregatik, komenagarria izango litzateke honetaz baliatzea haurrarekin komunikatzeko, musikaren bitartez.
Ikerketek diotenez, haurdunaldian musika entzun duten haurrek egoera lasaigarriak eta musika harremantzen ikasten dute, eta ondorioz, jaio ondoren ere, harreman hori egiteko joera izango dute. Musika erlaxagarria eta estimulatzailea da, eta haurdunaldian zehar musika bidez estimulatuak izan diren haurrek nortasun lasaiagoa izan ohi dutela ondorioztatu dute adituek.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina