Astekaria

Hau izango da klasean egiten duguna laburbiltzeko eta hausnarketa egiteko.

Urriak 28, azteazkena
Gaurko saioan Web 1.0 eta Web 2.0-ri buruzko informazioa aztertu dugu. Zer den, zertarako erabiltzen den, nola, eta nortzuk parte hartzen duten jakin dugu.Bien arteko desberdintasunak bildu ditugu taula batean. Atsedenaldia eta gero galdetegi bat egin dugu bikoteka teknologiari buruz  gmail kontu batean sarturik bertan dauden baliabideak erabiltzen ikasi dugu, hala nola, drive. Azken denbora tartean, blog bat zer den ezagutu dugu eta norberak bat ireki du.

Azaroak 5, azteazkena
Gaur, lehenengo bi ordetutan, elkarkomunean jarri dugu bideoetan ikusitako Web 2.0-ri buruzko informazioa. Taldeak sortu eta gero, horri buruzko galdera batzuk erantzun ditugu: "zer da web 2.0?, zer ondorio ditu?, hezkuntza?..." Atsedenaldia eta gero Google-ri buruzko zenbait tresna ikusi ditugu. Ondoren, Blogarekin hasi gara lanean. Blogaren atal desberdinak nola erabiltzen diren ikasi dugu, hala nola, diseinua, gadgeten sorrera, bideoak sartzen, estekak sartzen...

Azaroak 19, azteazkena
Lehenengo orduan identitate digitalari buruz mintzatu dugu eta galdetegi bat erantzun dugu geurea hobeto ezagutzeko. Honi buruzko zenbait bideo ikusi eta komentatu ditugu taldean. Hauekin kontzienteago izan gara Interneten dauden arriskuez. Horrela, ulertu ahal izan dugu ematen dugun informazioa pentsatu behar dugu edonork eskura dezakeela.
Atsedenaldia eta gero, bloga landu eta zenbait baliabide berri erabili dugu, hala nola, diseinuaren zenbait kontu(argazkiak sartzen goiburuan eta hauen tamaina editatu). Ikasi dugu nola sartzen den bideo bat Vimeotik. Horretaz gain, web orriak sartu dugu gidget gisa (hezkuntza.net kasu honetan). Bloga legezkoa izan dezala lizentzia bat jarri diogu "creativecommons" weborritik.
Azkenengo saioan, taldeka aurkeztu dugu Blogei buruzko lantxoa. Honetarako, Drive-n bidez Power Pointa sortu dugu eta informazioa ulerterrazago aurkezteko bideoproiektorean jarri dugu .

Azaroak 26, asteazkena

Gaur, IKTak hezkuntzan txertatzeari buruz hitz egin eta zenbait ekarpen egin ditugu. Ondoren, bi bideo ikusi ditugu eta elkarkomunean jarri dugu hausnartutakoa. Bigarren saioan, bideo bat ikusi dugu gaitasun digitalari buruz eta taldekide bakoitzak informazioa jaso du geroago taldean elkartrukatzeko. Proiektuarekin hasi gara, egoeraren eskema egiten hain zuzen ere. Informazioaren bila egon gara sarean. Azken saioan delicious erabiltzen ikasi dugu bi linkak gordetzen froga moduan eta zazpi link gehitu behar izan ditugu guri interesgarriak iruditu zaizkigun weborrienak. Hau egin dugu IKT buruzko ekarpen berriak egiteko asmoz proiektuaren lanerako euskarri gisa.


Abenduak 3, asteazkena

Lehenengo saioan, etxean egindako materiala berriaren azterketaren taulan hamankomunean jarri ditugu taldean. Taldekide batek bilatutako informazioa aukeratu dugu gelaren aurrean aurkezteko. Sarean egon ditzakeen arriskuei buruzko artikulua aukeratu dugu oso garrantzitsua iruditzen zaigulako irakasleak honetaz jabetzea eta haurreei Interneten egon daitezkeen arriskuak jakinaraztea.
Aurkezpenak bukatzean, proiektuarekin jarraitu dugu. Oraingoan egin behar izan duguna izan da egoera birdefinitzea eta lanaren gida antolatzea. 
Bigarren saioan lanaren gorputzaren eskema sortu dugu geroago atalez-atal garatzen joateko. Proiektu gisa bururatu zaiguna Blog bat egitea izan da. Blog hau datorren ikasturteko praktiketan oinarrituta egongo da, Gabonetan hain zuzen ere. Oso ideia interesgarri iruditu zaigu Gabonak laster ailegatuko baitira eta horrela hobe koka dezakegu lana.
Azkenengo saioan, bloga diseinatu dugu eta honetan sartuko diren jarduerak. Honetaz aparte, proiektuaren aurkezpena egiteko erabiliko dugun programa aukeratu dugu: Prezi.

Lan handia egin dugula esango nuke, gainera, oso ondo konpondu gara elkar eta taldea inoiz baino hobeto elkarlanean aritu da. Oso pozik nago gaur egindakoarekin eta uste dut ikasitakoa oso baliagarria izango zaidala .

Abenduak 10, asteazkena

Gaur,  lehenengo saioan proiektuen aurkezpenan prestatu ditugu. Ondoren hasi gara aurkezpenak egiten eta hauen inguruan hitz egiten eta hausnartzen. Proiektu guztietik esango nuke zeozer ikasi dudala baita ideia desberdinak ikusten gauza berriak ikasi ditut. Azkenik, blogari buruzko zenbait puntu azaldu dizkigu irakasleak eta horren inguruko zalantzak argitu ditu.
Azken eguna izanda, saiatu naiz ikasitakoaren inguruan hausnartzen. Oso eroso sentitu naiz ikasgai honekin. Ikt-i buruzko zenbait gauza  jakin arren, beste asko ikasteko aukera izan dut. Gaur egun bizi garen gizartea dela eta, interesgarria iruditzen zait halako ikasketak eskaintzea ikasleoi zeren eta oso erabilgarriak izango diren gure etorkizunerako baita orain praktikan jartzeko ere.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina