2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Musikaren garrantzia



Entzumena, adierazpena eta sormena garatzeko balio du musikak. Hala, Haur Hezkuntzan musikaren bizipena eta erabilera oso garrantzitsua da. Gaur egun, ez zaio behar beste garrantzia ematen musika ikasgaiari eta blogaren bitartez saiatuko naiz honi buruzko informazioa eta haurnarketa eskaintzen.


Musika haurrentzat oso baliagarria eta esanguratsua da. Itxura denez, musika erabiltzean barruko munduarekin eta emozioekin bat egiten dutelako haurrek. Musikarekin erlazionatutako zenbait jarduerekin, hala nola, dantza egitea, musika-tresna bat jotzea, abestea... besteekiko harremanak garatzen dira eta norberaren emozioak aztertzeko eta erakusteko momentua sortzen da.



Azkenik, musikaren egoera hezkuntzan latza da eta orokorrean oso leku txikia eskaintzen zaio. Hori dela eta, saiatu behar gara eskolan musika arloari behar duen lekua uzten eta, horrekin batera, umeek haien barrukoa adierazteko aukera izatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina