2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea

Unitate didaktikoak

Haur hezkuntzan harremanak ezarri behar dira irakasten denaren artean umeak ikasketa esanguratsua izan dezan. Izan ere, etorkizunean beharko dituen kontzeptuen oinarriak dira. Hori dela eta, oso garrantzitsua iruditzen zait nola irakasten diren kontzeptu edota gai berriak. Beraz, honetan berriro ere, musika sartzea komenigarria dela uste dut. Horretarako urtaroen unitatea hartuko dugu aintzat. Vivaldi sortutako "lau urtaroak" landu dezakegu haiekin eta horrela, urtaroak lantzearekin batera, Vivaldiren lan esanguratsuenetako bat ezagutzeko aukera izango dugu. Hona hemen, hau lantzeko adibide bat non atalez-atal erakusten dira urtaroak ipuin baten bidez eta bitartean, Vivaldiren lan ospetsua entzuten da :

Udaberria heldu da

Uda heldu da

Udazkena heldu da

Negua heldu da

2015(e)ko urtarrilaren 5(a), astelehena

Disziplinen arteko harremana

Musikarekin batera zientziak eta arteak lantzen dira. Umeek musika ikasten ari direnean logika erabiltzen ari dira, horrela, matematikekin erlazioa eraikitzen da, esaterako, erritmoa ulertzea eta ondo eramatea. Bestalde, hizkuntza mota bat ikasten ari dira partitura bat irakurtzerakoan, beraz, lengoaia landuko dute. Eta, azkenik, baina ez garrantzi gutxikoa, artea daukagu, esprezioaren artea. Musikaren bitartez, umeek gai izango dira haien sentimenduak adierazteko eta aldi berean, irudimena lantzeko.

Musikaren Oinarrizko jarduerak, jokabide musikala konposatzean, interpretatzean eta entzutean ematen direla esan daiteke. Frega eta Cash-­ek (1980:7-­8) esan dute gizakiaren berezko gaitasunak lau alderdi hauen bidez adierazten direla: sortzailea, interpretea,entzulea eta kritikaria.
Sortzaile gisa: doinuak, erritmo-­motiboak, ahotsaren edota instrumentuen akonpainamenduak egiten ditu.
Interprete gisa: ahotsa eta gorputza erabiliko ditu berezko instrumentu bezala; eta gainera, instrumentu bat jotzeko teknika.
Entzule gisa: entzuten duen guztiaz jabetzen da: diskoak, irratia, telebista, ahotsez eta instrumentuz osatutako talde profesionalen edo ikaskideen kontzertuak.
Kritikari gisa: iritziak, aldekoak eta kontrakoak, adieraziko ditu irizpide eraikitzaile eta egokiarekin.



Bibliografia: Frega, Ana Lucía Eta Vaughan, Margery M. (1980). Creatividad musical. Fundamentos Y estrategias para su desarrollo. Bueno Aires: División Desarrollo Musical.

2015(e)ko urtarrilaren 4(a), igandea

Musikoterapia

Orain landuko dugu musikak duen garrantzia premia bereziko umeengan. Haiekin musika lantzea oso lagungarria izan daiteke eta irakasleek esaten duten moduan:  "Hezkuntza Berezia tratatzeko formularik ez daukagu. Askotan irakasleei Premia Bereziak dituen ume batekin lan egitea zaila egiten zaigu, ez dakigulako zein tresnak erabili ahal ditugun". 


Hona hemen, egindako ikerketa bati buruzko dokumental bat. Honetan ikus dezakegu musika baliabide garrantzitsua dela eta hezkuntza bereziko umeekin nola gainontzeko umeekin batera lan egin daiteke haren bitartez.

Bideoa: http://youtu.be/crWY_GOovSI


Musikarako baliabideak

Gelan, haurrekin musika era desberdinen bidez landu dezakegu. Adibidez, IKTak erabiliz: musika entzun dezakegu  baita musikaren lengoaia ezagutu era dibertigarrian.  Hemen uzten dizuet zenbait jarduera musika lantzearekin batera IKTak lantzen dituztenak.



Iktak alde batera utzita, oso interesgarria izan daiteke lehenengo postan aipatutako tresnak erabiliz aparte, "kotidiafonoak" sortzea. Hauek egunero erabiltzen ditugun objetuekin eta material birziklatuekin egindako musika tresnak dira. Horrela, haurrei erakatsiko diegu materialak birziklatzen, tresnak sortzen eta bide batez, ingurunea zaintzen. Oso aproposak iruditzen zaizkit haur hezkuntzarako zeren eta oso erakargarriak suertatzen zaizkie haurrei eta tresnak sortzearen jarduerarekin psikomotrizitate fina lantzen dute . Hauek egiteko balioko litzateke zenbait material desberdinak lortzea eta gogoekin lanera ekitea. Hona hemen hauen zenbait adibide:


2014(e)ko abenduaren 28(a), igandea

Musika tresnak gelan




Haur Hezkuntzan soinudun objektuak musika adierazpena eta komunikazioa lantzeko beste baliabide bat bezala azaltzen da. Gainera, adierazpen instrumentalak honako ikaslearen gaitasunak suspertzen ditu: kognoszitiboak, sentsorio-­motrizak eta sozio-­ afektiboak (Muñoz, 2010).

Horrela, haurtzarotik esperimentatuko da norberak era ludikoan eta, sormenaren garapenerako bidea bezalamusika-­tresnen interpretazioa bidez sortutako soinuekin, trebetasun psiko-­motoreak eta instrumentalak, musika-­adierazpena, erritmoaren zentzua, sozializazioaren eta taldeko kidetzako nozioaren, etab.

Beraz, Haur hezkuntzan musika arloa lantzeko tresnen erabilpena funtsezkoa da. Musikatresna soinuez esperimentatzen den jostailu bihurtzen da eta musika eta arte adierazpena garatzen da. Bere kanpoko itxuragatik eta produzitzen duen soinua eta jotzen den moduagatik erakargarritasun berezia dauka umearentzat. Konkretuki perkuziozko tresnak; hauek instrumentua kolpatuz soinua sortzen duten musika tresnak dira.  Ezagunenak hauexek dira: bateria, txalaparta, panderoa, danborrak, dunbalak eta tinbalak dira. Hauek dira, besteak beste, haur hezkuntzan erabiltzeko aproposenak: xilifonoa, metalofonoa, klabeak, pandereta, marakak... Bideo honetan ikus dezakegu haur hezkuntzako gela batean nola erabiltzen diren klabeak erritmoa eta azentua lantzeko (konpas bitarra):


Bideoa:https://www.youtube.com/watch?v=gMix230JinU 

Bibliografia: Muñoz, Juan Rafael (2000). La expresión instrumental en el ámbito escolar. Aula de Innovación Educativa, 97 zk.; 6-­‐7.

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Musikarekin jaio baino lehen

Zenbatetan soinuek, keinuek, musikak  adierazten dute hitzek ezin dutena... 
Musikoterapia osasunaren profesional gisa,  musikaren,soinuaren, isiltasunaren, mugimenduaren eta gorputzaren erabileran espezialista da helburu terapeutikoekin. Honek sustatzen duena da partehartzea, entzumena, sormena eta adierazpena haurdunaldian. Beste gauzen artean, ama haurdunaldiaz gozatu ahal dezan.

Gero eta ezagunagoak dira musikak dituen onurak. Jakina da jaio aurretik garatzen duela entzumena gizakiak, eta frogatuta dago amaren sabeletik soinu eta doinuak antzematen dituela umekiak haurdunaldiaren 18. astetik aurrera. Kontuan izan behar dugu entzumena haurra kanpoko munduarekin komunikatzen dion zentzumen bakarra dela eta horregatik, komenagarria izango litzateke honetaz baliatzea haurrarekin komunikatzeko, musikaren bitartez.
Ikerketek diotenez, haurdunaldian musika entzun duten haurrek egoera lasaigarriak eta musika harremantzen ikasten dute, eta ondorioz, jaio ondoren ere, harreman hori egiteko joera izango dute. Musika erlaxagarria eta estimulatzailea da, eta haurdunaldian zehar musika bidez estimulatuak izan diren haurrek nortasun lasaiagoa izan ohi dutela ondorioztatu dute adituek.

bideoa Vimeotik sartzen

Hemen beste bideo bat sartuko dugu

Lo que hacemos/ Fundación Playing For Change from PlayingForChangeFoundation on Vimeo.