Haur
hezkuntzan harremanak ezarri behar dira irakasten denaren artean umeak ikasketa
esanguratsua izan dezan. Izan ere, etorkizunean beharko dituen kontzeptuen
oinarriak dira. Hori dela eta, oso garrantzitsua iruditzen zait nola irakasten
diren kontzeptu edota gai berriak. Beraz, honetan berriro ere, musika sartzea
komenigarria dela uste dut. Horretarako urtaroen unitatea hartuko dugu aintzat.
Vivaldi sortutako "lau urtaroak" landu dezakegu haiekin eta horrela, urtaroak lantzearekin batera, Vivaldiren lan esanguratsuenetako bat ezagutzeko
aukera izango dugu. Hona hemen, hau lantzeko adibide bat non atalez-atal erakusten dira urtaroak ipuin baten bidez eta bitartean, Vivaldiren lan ospetsua entzuten da :
Udaberria heldu da
Uda heldu da
Udazkena heldu da
Negua heldu da