Haur
Hezkuntzan soinudun objektuak musika adierazpena eta komunikazioa lantzeko
beste baliabide bat bezala azaltzen da. Gainera, adierazpen instrumentalak
honako ikaslearen gaitasunak suspertzen ditu: kognoszitiboak, sentsorio-‐motrizak
eta sozio-‐ afektiboak (Muñoz, 2010).
Horrela,
haurtzarotik esperimentatuko da norberak era ludikoan eta, sormenaren
garapenerako bidea bezalamusika-‐tresnen interpretazioa
bidez sortutako soinuekin, trebetasun psiko-‐motoreak
eta instrumentalak, musika-‐adierazpena,
erritmoaren zentzua, sozializazioaren eta taldeko kidetzako nozioaren, etab.
Beraz,
Haur hezkuntzan musika arloa lantzeko tresnen erabilpena funtsezkoa da.
Musikatresna soinuez esperimentatzen den jostailu bihurtzen da eta musika eta
arte adierazpena garatzen da. Bere kanpoko itxuragatik eta produzitzen duen
soinua eta jotzen den moduagatik erakargarritasun berezia dauka umearentzat.
Konkretuki perkuziozko tresnak; hauek instrumentua kolpatuz soinua sortzen
duten musika tresnak dira. Ezagunenak
hauexek dira: bateria, txalaparta, panderoa, danborrak, dunbalak eta tinbalak
dira. Hauek dira, besteak beste, haur hezkuntzan erabiltzeko aproposenak:
xilifonoa, metalofonoa, klabeak, pandereta, marakak... Bideo honetan ikus
dezakegu haur hezkuntzako gela batean nola erabiltzen diren klabeak erritmoa
eta azentua lantzeko (konpas bitarra):
Bideoa:https://www.youtube.com/watch?v=gMix230JinU
Bibliografia: Muñoz, Juan Rafael (2000). La expresión instrumental en el ámbito escolar. Aula de Innovación Educativa, 97 zk.; 6-‐7.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina