Musikarekin batera zientziak eta arteak lantzen
dira. Umeek musika ikasten ari direnean logika erabiltzen ari dira, horrela,
matematikekin erlazioa eraikitzen da, esaterako, erritmoa ulertzea eta ondo
eramatea. Bestalde, hizkuntza mota bat ikasten ari dira partitura bat
irakurtzerakoan, beraz, lengoaia landuko dute. Eta, azkenik, baina ez garrantzi
gutxikoa, artea daukagu, esprezioaren artea. Musikaren bitartez, umeek gai
izango dira haien sentimenduak adierazteko eta aldi berean, irudimena lantzeko.
Musikaren Oinarrizko
jarduerak, jokabide musikala konposatzean, interpretatzean eta entzutean ematen
direla esan daiteke. Frega eta Cash-‐ek (1980:7-‐8) esan
dute gizakiaren berezko gaitasunak lau alderdi hauen bidez adierazten direla: sortzailea,
interpretea,entzulea eta kritikaria.
-‐Sortzaile
gisa: doinuak, erritmo-‐motiboak, ahotsaren edota instrumentuen
akonpainamenduak egiten ditu.
-‐Interprete
gisa: ahotsa eta gorputza erabiliko ditu berezko instrumentu bezala; eta gainera,
instrumentu bat jotzeko teknika.
-‐Entzule
gisa: entzuten duen guztiaz jabetzen da: diskoak, irratia, telebista, ahotsez eta
instrumentuz osatutako talde profesionalen edo ikaskideen kontzertuak.
-‐Kritikari
gisa: iritziak, aldekoak eta kontrakoak, adieraziko ditu irizpide eraikitzaile eta
egokiarekin.
Bibliografia: Frega, Ana Lucía Eta Vaughan, Margery M. (1980). Creatividad
musical. Fundamentos Y estrategias para su desarrollo. Bueno Aires: División Desarrollo
Musical.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina