Hau izango da klasean egiten
duguna laburbiltzeko eta hausnarketa egiteko.
Urriak 28, azteazkena
Gaurko saioan Web 1.0 eta Web
2.0-ri buruzko informazioa aztertu dugu. Zer den, zertarako erabiltzen den,
nola, eta nortzuk parte hartzen duten jakin dugu.Bien arteko desberdintasunak
bildu ditugu taula batean. Atsedenaldia eta gero galdetegi bat egin dugu
bikoteka teknologiari buruz gmail kontu
batean sarturik bertan dauden baliabideak erabiltzen ikasi dugu, hala nola,
drive. Azken denbora tartean, blog bat zer den ezagutu dugu eta norberak bat
ireki du.
Azaroak 5, azteazkena
Gaur, lehenengo bi ordetutan,
elkarkomunean jarri dugu bideoetan ikusitako Web 2.0-ri buruzko informazioa.
Taldeak sortu eta gero, horri buruzko galdera batzuk erantzun ditugu: "zer
da web 2.0?, zer ondorio ditu?, hezkuntza?..." Atsedenaldia eta gero
Google-ri buruzko zenbait tresna ikusi ditugu. Ondoren, Blogarekin hasi gara
lanean. Blogaren atal desberdinak nola erabiltzen diren ikasi dugu, hala nola,
diseinua, gadgeten sorrera, bideoak sartzen, estekak sartzen...
Azaroak 19, azteazkena
Lehenengo orduan identitate
digitalari buruz mintzatu dugu eta galdetegi bat erantzun dugu geurea hobeto
ezagutzeko. Honi buruzko zenbait bideo ikusi eta komentatu ditugu taldean.
Hauekin kontzienteago izan gara Interneten dauden arriskuez. Horrela, ulertu
ahal izan dugu ematen dugun informazioa pentsatu behar dugu edonork eskura
dezakeela.
Atsedenaldia eta gero, bloga
landu eta zenbait baliabide berri erabili dugu, hala nola, diseinuaren zenbait
kontu(argazkiak sartzen goiburuan eta hauen tamaina editatu). Ikasi dugu nola
sartzen den bideo bat Vimeotik. Horretaz gain, web orriak sartu dugu gidget
gisa (hezkuntza.net kasu honetan). Bloga legezkoa izan dezala lizentzia bat
jarri diogu "creativecommons" weborritik.
Azkenengo saioan, taldeka
aurkeztu dugu Blogei buruzko lantxoa. Honetarako, Drive-n bidez Power Pointa
sortu dugu eta informazioa ulerterrazago aurkezteko bideoproiektorean jarri
dugu .
Azaroak 26, asteazkena
Gaur, IKTak hezkuntzan
txertatzeari buruz hitz egin eta zenbait ekarpen egin ditugu. Ondoren, bi bideo
ikusi ditugu eta elkarkomunean jarri dugu hausnartutakoa. Bigarren saioan,
bideo bat ikusi dugu gaitasun digitalari buruz eta taldekide bakoitzak
informazioa jaso du geroago taldean elkartrukatzeko. Proiektuarekin hasi gara,
egoeraren eskema egiten hain zuzen ere. Informazioaren bila egon gara sarean.
Azken saioan delicious erabiltzen ikasi dugu bi linkak gordetzen froga moduan
eta zazpi link gehitu behar izan ditugu guri interesgarriak iruditu zaizkigun
weborrienak. Hau egin dugu IKT buruzko ekarpen berriak egiteko asmoz
proiektuaren lanerako euskarri gisa.
Abenduak 3, asteazkena
Lehenengo saioan, etxean egindako
materiala berriaren azterketaren taulan hamankomunean jarri ditugu taldean.
Taldekide batek bilatutako informazioa aukeratu dugu gelaren aurrean
aurkezteko. Sarean egon ditzakeen arriskuei buruzko artikulua aukeratu dugu oso
garrantzitsua iruditzen zaigulako irakasleak honetaz jabetzea eta haurreei Interneten
egon daitezkeen arriskuak jakinaraztea.
Aurkezpenak bukatzean,
proiektuarekin jarraitu dugu. Oraingoan egin behar izan duguna izan da egoera
birdefinitzea eta lanaren gida antolatzea.
Bigarren saioan lanaren gorputzaren
eskema sortu dugu geroago atalez-atal garatzen joateko. Proiektu gisa bururatu
zaiguna Blog bat egitea izan da. Blog hau datorren ikasturteko praktiketan oinarrituta
egongo da, Gabonetan hain zuzen ere. Oso ideia interesgarri iruditu zaigu
Gabonak laster ailegatuko baitira eta horrela hobe koka dezakegu lana.
Azkenengo saioan, bloga diseinatu
dugu eta honetan sartuko diren jarduerak. Honetaz aparte, proiektuaren
aurkezpena egiteko erabiliko dugun programa aukeratu dugu: Prezi.
Lan handia egin dugula esango
nuke, gainera, oso ondo konpondu gara elkar eta taldea inoiz baino hobeto
elkarlanean aritu da. Oso pozik nago gaur egindakoarekin eta uste dut
ikasitakoa oso baliagarria izango zaidala .
Abenduak 10, asteazkena
Gaur, lehenengo saioan proiektuen aurkezpenan prestatu ditugu. Ondoren hasi gara aurkezpenak egiten eta hauen inguruan hitz egiten eta hausnartzen. Proiektu guztietik esango nuke zeozer ikasi dudala baita ideia desberdinak ikusten gauza berriak ikasi ditut. Azkenik, blogari buruzko zenbait puntu azaldu dizkigu irakasleak eta horren inguruko zalantzak argitu ditu.
Azken eguna izanda, saiatu naiz ikasitakoaren inguruan hausnartzen. Oso eroso sentitu naiz ikasgai honekin. Ikt-i buruzko zenbait gauza jakin arren, beste asko ikasteko aukera izan dut. Gaur egun bizi garen gizartea dela eta, interesgarria iruditzen zait halako ikasketak eskaintzea ikasleoi zeren eta oso erabilgarriak izango diren gure etorkizunerako baita orain praktikan jartzeko ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina