2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea

Unitate didaktikoak

Haur hezkuntzan harremanak ezarri behar dira irakasten denaren artean umeak ikasketa esanguratsua izan dezan. Izan ere, etorkizunean beharko dituen kontzeptuen oinarriak dira. Hori dela eta, oso garrantzitsua iruditzen zait nola irakasten diren kontzeptu edota gai berriak. Beraz, honetan berriro ere, musika sartzea komenigarria dela uste dut. Horretarako urtaroen unitatea hartuko dugu aintzat. Vivaldi sortutako "lau urtaroak" landu dezakegu haiekin eta horrela, urtaroak lantzearekin batera, Vivaldiren lan esanguratsuenetako bat ezagutzeko aukera izango dugu. Hona hemen, hau lantzeko adibide bat non atalez-atal erakusten dira urtaroak ipuin baten bidez eta bitartean, Vivaldiren lan ospetsua entzuten da :

Udaberria heldu da

Uda heldu da

Udazkena heldu da

Negua heldu da

2015(e)ko urtarrilaren 5(a), astelehena

Disziplinen arteko harremana

Musikarekin batera zientziak eta arteak lantzen dira. Umeek musika ikasten ari direnean logika erabiltzen ari dira, horrela, matematikekin erlazioa eraikitzen da, esaterako, erritmoa ulertzea eta ondo eramatea. Bestalde, hizkuntza mota bat ikasten ari dira partitura bat irakurtzerakoan, beraz, lengoaia landuko dute. Eta, azkenik, baina ez garrantzi gutxikoa, artea daukagu, esprezioaren artea. Musikaren bitartez, umeek gai izango dira haien sentimenduak adierazteko eta aldi berean, irudimena lantzeko.

Musikaren Oinarrizko jarduerak, jokabide musikala konposatzean, interpretatzean eta entzutean ematen direla esan daiteke. Frega eta Cash-­ek (1980:7-­8) esan dute gizakiaren berezko gaitasunak lau alderdi hauen bidez adierazten direla: sortzailea, interpretea,entzulea eta kritikaria.
Sortzaile gisa: doinuak, erritmo-­motiboak, ahotsaren edota instrumentuen akonpainamenduak egiten ditu.
Interprete gisa: ahotsa eta gorputza erabiliko ditu berezko instrumentu bezala; eta gainera, instrumentu bat jotzeko teknika.
Entzule gisa: entzuten duen guztiaz jabetzen da: diskoak, irratia, telebista, ahotsez eta instrumentuz osatutako talde profesionalen edo ikaskideen kontzertuak.
Kritikari gisa: iritziak, aldekoak eta kontrakoak, adieraziko ditu irizpide eraikitzaile eta egokiarekin.



Bibliografia: Frega, Ana Lucía Eta Vaughan, Margery M. (1980). Creatividad musical. Fundamentos Y estrategias para su desarrollo. Bueno Aires: División Desarrollo Musical.

2015(e)ko urtarrilaren 4(a), igandea

Musikoterapia

Orain landuko dugu musikak duen garrantzia premia bereziko umeengan. Haiekin musika lantzea oso lagungarria izan daiteke eta irakasleek esaten duten moduan:  "Hezkuntza Berezia tratatzeko formularik ez daukagu. Askotan irakasleei Premia Bereziak dituen ume batekin lan egitea zaila egiten zaigu, ez dakigulako zein tresnak erabili ahal ditugun". 


Hona hemen, egindako ikerketa bati buruzko dokumental bat. Honetan ikus dezakegu musika baliabide garrantzitsua dela eta hezkuntza bereziko umeekin nola gainontzeko umeekin batera lan egin daiteke haren bitartez.

Bideoa: http://youtu.be/crWY_GOovSI


Musikarako baliabideak

Gelan, haurrekin musika era desberdinen bidez landu dezakegu. Adibidez, IKTak erabiliz: musika entzun dezakegu  baita musikaren lengoaia ezagutu era dibertigarrian.  Hemen uzten dizuet zenbait jarduera musika lantzearekin batera IKTak lantzen dituztenak.



Iktak alde batera utzita, oso interesgarria izan daiteke lehenengo postan aipatutako tresnak erabiliz aparte, "kotidiafonoak" sortzea. Hauek egunero erabiltzen ditugun objetuekin eta material birziklatuekin egindako musika tresnak dira. Horrela, haurrei erakatsiko diegu materialak birziklatzen, tresnak sortzen eta bide batez, ingurunea zaintzen. Oso aproposak iruditzen zaizkit haur hezkuntzarako zeren eta oso erakargarriak suertatzen zaizkie haurrei eta tresnak sortzearen jarduerarekin psikomotrizitate fina lantzen dute . Hauek egiteko balioko litzateke zenbait material desberdinak lortzea eta gogoekin lanera ekitea. Hona hemen hauen zenbait adibide: