Entzumena,
adierazpena eta sormena garatzeko balio du musikak. Hala, Haur Hezkuntzan
musikaren bizipena eta erabilera oso garrantzitsua da. Gaur egun, ez zaio behar
beste garrantzia ematen musika ikasgaiari eta blogaren bitartez saiatuko naiz
honi buruzko informazioa eta haurnarketa eskaintzen.
Musika
haurrentzat oso baliagarria eta esanguratsua da. Itxura denez, musika
erabiltzean barruko munduarekin eta emozioekin bat egiten dutelako haurrek.
Musikarekin erlazionatutako zenbait jarduerekin, hala nola, dantza egitea,
musika-tresna bat jotzea, abestea... besteekiko harremanak garatzen dira eta
norberaren emozioak aztertzeko eta erakusteko momentua sortzen da.
Azkenik,
musikaren egoera hezkuntzan latza da eta orokorrean oso leku txikia eskaintzen
zaio. Hori dela eta, saiatu behar gara eskolan musika arloari behar duen lekua
uzten eta, horrekin batera, umeek haien barrukoa adierazteko aukera izatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina